XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Leku horrek etxe batetik hurbil egon behar du, beharrezkoa bada, gizon zauritua hara eraman ahal izateko.

Gauza horiek guztiak egiten beste bi edo hiru ordu emango ditugu.

- Eskerrik asko - esaten die Signolesek bigarren aldiz.

- Ongi al zaude?- galdetzen dio ofizialak.

Nerbioak sendo al dauzkazu?.

- Bai, oso sendo. Eskerrik asko, jaunak.

Eta bi laguntzaileak Signolesen etxetik irteten dira.

Berriz bakarrik gelditzen denean, zoratu egingo dela pentsatzen hasten da.

Bere idazmahaiaren aurrean esertzen da eta orri batean Hauxe da nire azken testamentua... idazten du.

Baina aulkitik altxatu behar du, ezinezkoa zaiolako idazten jarraitzea.

Beraz, dueluan borrokatu beharko du! Jadanik berandu da ezetz esateko.

Berak borrokatu nahi du.

Borrokatzeko erabaki sendoa hartu du eta, hala eta guztiz ere, badaki, ordua heltzen denean, ez duela borrokalekura joateko indarrik edukiko.

Duelua imajinatzen saiatzen da.